ITAIA | M8

Lau urte, hiru herri, 152 eraso matxista. Hori da Azpeitia, Azkoitia eta Zestoan 2019tik 2022ra bitartean, datu ofizialen arabera salatutako indarkeria matxista kopurua, kontuan izanik ordea eraso asko eta asko isilpean pasatzen direla. Beraz, lau urte horietan gutxienez 152 eraso matxista jazo dira eskualdean.

Gaur egun, askok indarkeria matxista ukatzen duten arren eta ideia erreakzionario horiek gazteen artean sakontzen ari diren arren, indarkeria matxistak oraindik eguneroko ogia izaten jarraitzen du.

Horren aurrean, ezin dugu beste aldera begiratu, guztioi dagokigu egunerokotasunean erasoen aurrean erantzutea. Gainera, ezin dugu, ezta ere, instituzioek esku hartu zain egon, indarkeria matxistarekin ezin baitaiteke gizarte kapitalistan amaitu. Horregatik, beharrezkoa da gaurtik instituzioekiko indar politiko independentea eraikitzen hastea, eraso ororen aurrean eta erasotzaile ororen aurka eraginkortasunez eta irmotasunez erantzungo duena.

Bide horretan, dei egiten dugu indarkeria matxistaren aurka egiteko antolatzera eta martxoaren 8an deitu ditugun mobilizazioetan parte hartzera. Izan ere, emakume langileon nazioarteko eguna borroka egun gisa markatzen dugu.

Emakume langileon aurkako erasoekin amaitzeko, batu borrokara!

 

📍 AZPEITIA 19:00 plaza
📍 AZKOITIA 19:00 plaza
📍 ZESTOA 19:30 plaza

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide