Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

XII. Erniarraitz Bertso Sariketaren bigarren kanporaketa egingo da ostiralean, martxoak 15, 20:00etan, Lau Iturri elkartean. Saio honetara joateko erreserba egin beharko da aldez aurretik, erniarraitz@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Afariaren prezioa 20 eurokoa izango da.
Azkoitian eman zioten hasiera aurtengi sariketari eta Andoni Rekondok irabazi zuen finalera joatea. Berarekin batera Naia Arrizabalagak, Maddi Agirrek, Aitor Tatiegik, Garazi Navarrok eta Maite Sarasolak abestu zuten.
Ostiralean Zestoan bertsotan arituko direnak hurrengoak izango dira:
– Julene Iturbe (Azkoitia)
– Aimar Sorazu (Zarautz)
– Gorka Pagonabarraga (Durango, Bizkaia)
– Irantzu Idoate (Hazparne, Lapurdi)
– Maddi Aiestaran (Beasain, Gipuzkoa)
– Ekhi Mateorena (Leitza, Nafarroa)
Finala, martxoak 22an, 22:00etan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da eta sarrerak kulturaz.eus webgunean erosi ahalko dira.