Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Atzo gauean jokatu zen Ipintza elkartean XXXIII. Patxalo Mus Txapelketa. Urtero bezala, txapelketaren bidez elkarteko bazkide izan zen Patxalo omendu nahi izan dute antolatzaileek.
Gaueko 22:00etan hasi zen txapelketa, eta parte hartzaileek elkartean bertan eman zuten izena. Giro onean jokatu ziren partidak, eta amaieran sariak banatu zituzten.
Marti eta Laura izan ziren irabazleak, eta txapelak, oroigarriak eta ardo botilak jaso zituzten; bigarren postuan Egoitz eta Mikel sailkatu ziren, oroigarriak eta ardo botilak eskuratuta; hirugarrenak Lander eta Esteban izan ziren, eta laugarrenak Attola eta Zuzuarregi, bi bikoteek ardo botilak jasota.
Bestalde, Ipintza elkarteko zuzendaritzak Laiak dendari bere esker ona adierazi nahi izan dio txapelketa antolatzeko emandako babesagatik.





