Albisteak

Wadna eta Darahli elkarteek harrera familiak behar dituzte apirilaren 15a baina lehen udan haur errefuxiatu sahararrak etxean hartzeko

Wadna eta Darahli elkarteek harrera familiak behar dituzte udan haur errefuxiatu sahararrak etxean hartzeko. EAEko 300 familia behar dira, uda honetan 8 eta 12 urte bitarteko haur saharar errefuxiatuak hartzeko. Pandemia garaian bi urtez geldirik egon ondoren, oraindik ez da lortu aurreko urteetako kopuruetara iristea.
Programaren helburuak dira, besteak beste, haurrak basamortuko udako baldintza gogorretatik aldentzea haurren osasuna hobetzea elikadura orekatuaren bitartez, oinarrizko osasun-azterketak egitea, eta beste errealitate, hizkuntza zein kultura berri bat ezagutzea.
Harrera-familia izateko prest daudenak edota informazio gehiago nahiko luketenak apirilaren 15a baino lehen Wadna elkarteko kideekin jarri harremanetan edo deitu 605 70 14 63 telefono zenbakira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide