Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Apirilaren 13an, larunbata, manifestazio nazionala egingo da Azpeitian 18:00etan herriko plazatik abiatuta. Lurraren Defentsan, Euskal Herria Bizirik lemapean, lurraldearen defentsan lanean ari diren hainbat mugimendu eta plataforma elkartu dira deialdi honetan Agiro, besteak beste. Hurrengoak izango dira larunbateko manifestazio nazionaleko aldarrikapen nagusiak:
– Instituzioak larrialdi ekologikoaren aurrean hartzen ari diren neurriak salatzea.
– Larrialdi ekologikoaren aurrean natur baliabideen suntsiketa sistematikoa salatzea.
– Eredu ekonomikoaren ondorioz bizi dugun hondamendi ekologiko eta soziala salatzea.
Euskal Herrian masiboki ezarri nahi diren makroproiektuek naturan izango duten eragina azalduz, hainbat irudigilek egindako arte adierazpenek osatzen dute erakusketa hau. Honekin batera, proiektuek kaltetuak direnen testigantzak biltzen ditu. Apirilaren 6an zabaldu aurkeztu zen San Agustin kulturgunean, eta bertan egongo da ikusgai apirilak 13 arte.