Albisteak

Apirilaren 26an Gipuzkoa Bertsotan saioa egingo da Kultur Etxean

ARGAZKIA: bertsozale.eus

Apirilaren 25ean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan. Hurrengo egunean, apirilaren 26an, Zestoan egingo da saioa, arratsaldeko 19:00etan.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak 20 saio izango ditu, bi itzulitara. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik bakarrik lortuko dute. Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Haizea Arana Cardenal, Oihana Arana Cardenal, Julen Zulaika Alkorta eta Amets Aizpurua Mancisidor izango dira parte-hartuko duten bertsolariak eta Haritz Alberdi Alberdi izango da gai jartzaile lanetan.

Bertso saiora joan nahi dutenek, sarrerak erosi beharko dituzte hurrengo estekan 7 eurotan txartel arruntak eta 5 erotan 18 eurotik berakoentzat.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide