Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Eguraldi ederra lagun, “Zestoa zestoarren hitzetan” ibilbide literarioa egin da gaur goizean. Liburuaren egunak zikloaren baitan antolatu da, beste hainbat ekintzekin batera, ibilbide literarioa. Goizeko 10:30ean liburutegiko liburuak otarra batean hartu eta herrian zehar egin dute ibilbidea Zestoari buruz idatzitako hainbat pasarte irakurle taldeko kideak joan dira irakurtzen herriko hainbat txokotan zehar.
