Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aurtengo futbol denboraldia amaitzeko 2 partida geratzen badira ere, Zestoako futbol taldeak preferente kategorian mantentzea lortu du. Soraluze taldearen aurka 1 eta 4ko emaitzarekin irabazi zuten atzo. Gauzak horrela matematikoki datorren denboraldian ere kategoria mantentzea eurenganatu dute.
Aurtengo helburu nagusia zen aurreko denboraldian lortutako kategoriari eustea eta lortu izanak poza handia ekarri diela adierazi digute taldekideek.