Udako ekintzak eta Amabirjinak antolatzeko bilera egingo da gaur, ostegun arratsaldean
Danbolin— 2024-05-09
Amabirjinak antolatzeko lehen bilera egingo da gaur, osteguna, Alondero aretoan, arratsaldeko 19:30ean. Udalak bilerara azaltzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du, izan ere, erabateko lehentasuna izango dute bileran proposatutako ekintzek.
Besteak beste festa aurreko udako ekintzak, uda amaierako kontzertuak, adinekoen eguna, jaien egunak zehaztea, urteroko ekitaldi nabarmenenen datak kokatzea eta txupinazoa nork botako duen aztertuko dira gaurko bileran.