Albisteak
IX. Ardo dastaketa antolatu du Laiak dendak larunbata maiatzak 25erako
— 2024-05-21Laiak dendak bederatzigarren ardo dastaketa antolatu du datorren maiatzaren 25erako. Eguerdiko 12:30etatik 14:30era izango da hitzordua, kiroldegiko aterpean. Hamar upategik hartuko dute parte: Aimarez, Guzman Aldazabal, Monteabellón, Rioja Bordon, B. Mazuela, Finca Tobelos, Zudugarai, Ramirez de la Piscina, Aitaren, Garcia Olano eta Finca Lastarmosa izango dira bertan.
Edateaz gain, bapo jateko aukera ere egongo da. Mardu, Maisor, Basatxerri eta Aizpeolako produktuez gozatu ahalko dute bertaratzen direnek. Musika ere ez da faltako, Ustekabe txaranga izango da giroa alaitzen.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide