Albisteak

“Erremontari Herriz Herri” txapelketa jokatu zen atzo arratsaldean pilotalekuan

Atzo arratsaldean, Zestoako pilotalekuan jokatu ziren Erremontari Herriz Herri txapelketa. Pilotariak animatzera zale asko gerturatu ziren.

Lehenengo partidan Gurrutxaga aizarnazabaldarra eta Goikoetxea VI .a zestoarra Susperregui eta Aiestaran VI .aren aurka jokatu ziren. Bikoteak, Gurrutxagak eta Goikoetxea VI .ak, 2-1eko emaitzarekin lortu zuten garaipena, 10-15, 15-12 eta 8-6ko partzialetan.

Arratsaldeko bigarren partidan, Segurola (Aizarnazabal) eta Azpiroz (Azpiroz) Jabalera eta Juanenearekin lehiatu ziren. Partida hau ere oso lehiakorra izan zen eta 1-2 bukatu zen Jabalera eta Juanenearen alde, 15-11, 13-15 eta 7-8ko partzialekin.

Jardunaldia arrakastatsua izan zen, pilotalekuan giro bikaina izan zen eta bertaratutako zaletuen gozamenerako, emozioz eta erremonte onez beteriko arratsaldea izan zuten.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide