Albisteak
Euskarazko Tertulia Literarioen taldean izen-ematea zabalik dago
— 2024-07-10Datorren ikasturtean berriro martxan jarriko da Euskarazko Tertulia Literarioen taldea. Hilabetean behin Liburutegian elkartzen dira, hilabetean zehar irakurri duten liburuaren inguruan tertulia egiteko.
Taldearen moderatzaile lanak Pako Aristi idazleak egingo ditu datorren ikasturtean ere. Gaur egun 20 lagun inguruk osatzen dute taldea eta hilean behin elkartzen dira liburutegian ordu eta erdi inguruko saioetan. Taldean parte hartu nahi duten herritarrek Zestoako Liburutegian eman behar dute izena (943 147 816 telefonoan; liburutegia@zestoa.eus emailean edo bertaratuta).
Datorren ikasturteko lehenengo tertulia irailaren 26an, 18:30ean izango da
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide