Albisteak

Gaur hasiko dira festak Arroagoian

Santio bezperarekin batera hasiko dira festak Arroagoia. Arratsaldeko 20:00etan botako dute jaiei hasiera emango dien txupinazoa eta jarraian trikipoteoa egingo dute. Gaueko 21:00ak inguruan izango da afaria Herriko Etxean trikitilariek alaituta eta ondoren, Obaneuke taldearekin erromeria izango da goizaldera arte. Tartean bikoteka dantza lehiaketa ere egingo da. Goizaldeko hiruetan Dj Patxen txanda izango da parrandarako indarrez jarraitzen dutenentzat.

Bihar Santio egun handia izango da arroarrentzat. Jarraian egitaraua:

25, osteguna. Santio Eguna

11:00 tortilla eta sagardo lehiaketa. Tortillak 10:30erako aurkeztu behar dira Herri Etxean.

12:00 Esku pilota partidak:

Naroa Gastiain-Uxue Egaña, Laia Gastiain-Araia Otañoren aurka.

Unai Lizarralde-Ioritz Agirre, Aiert Uria-Aritz Alonsoren aurka.

18:30 Herri Kirolak, Akulu eta Danel Olano bertsolariek alaituta.

Aizkoran: Iñaki Azurmendi eta Aratz Mugerza.

Harri jasotzen: Elene eta Udane Ostolaza eta Imanol Royo “Artain”.

22:30 argazki proiekzioa.

23:00 Izer eta Alabier trikitilariekin dantzaldia.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide