Sexu eraso bat pairatu duzu?
— 2024-08-29Indarkeria matxistak egunerokotasunean oso presente dagoen gaia izaten jarraitzen du. Egunero-egunero entzun daitezke eraso edo erailketa matxisten albisteak. Gainera, sarritan aipatu dugu jai-giroan modu nabarmenean areagotzen dela indarkeria mota hori: normalizatu egiten dira emakumeon aurkako jarrerak, eta, horrekin batera, erasotzaileek inpunitate osoz jarduteko baldintzak sortzen dira.
Egoerak honakoa izaten jarraitzen duen bitartean, Urola Erdiko Itaiatik indarkeria matxista kasu guztiei aurre egiten eta horretarako bitartekoak sortzen jarraituko dugu. Horregatik, aurten ere, herriko jaietan indarkeria matxistaren aurreko protokoloa izango dugu. Horrez gain, erasoren bat pairatu edota ikustekotan nola jokatu jakiteko zenbait gomendio prestatu ditugu.
Indarkeria matxista orori aurre egin!
Egin zaitez bazkide