Albisteak
“Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa” liburua aurkeztu du Amancay Gaztañagak ostegunean Kultur Etxeko aretoan
— 2024-09-17“Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa” liburua aurkeztuko du, ostegunean, irailaren 19an, Amancay Gaztañagak. Idazlea bera, eta Aritz Cestona izango dira hizlariak bertan. Elkar argitaletxearekin aterako duen trilogiaren aurreneko liburua izango da hau. Hurrengo biak Durangoko Azokarako, eta datorren udaberrirako prest egongo dira.
Gaztañagak idatzitako istorioa, pasabide ezkutuz, aztikeriaz eta mamuz beterik dago. Sinopsiak horrela dio: Institutuko zuzendariak aitona-amonen gazteluan uda pasatzera zigortu du Martin Martina, eta iritsi orduko konturatu da ezer ez dela pentsatu bezala. Gazteluaren hormek isilean gordetzen dituzte hainbat sekretu, igarkizun bat baino gehiago eta lapurreta bat; baita maitasun apur bat ere. Nork lapurtu du laminen urrezko orrazia; eta zertarako?
Egin zaitez bazkide