Albisteak

Xabin Etxaideren omenezko ekitaldia egingo dute larunbatean

Aurten 39 urte bete dira GALeko bi kidek Xabin Etxaide, herritarra, eta Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena Baionako Monbar hotelean tiroz hil zituztenetik. Urtero legez, Etxaide omenduko dute aurten ere. Goizeko 9:00etan Ertxiña mendira igoko dira Gurutzetik abiatuta eta han argazkia aterako dute. Eguerdiko 13:00etan plazatik monolitora joango dira kalejiran eta ekitaldia egingo dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide