[POSTONTZIA] Kabalgata taldeko kideok laguntza eskatzera gatoz

Kaixo!

2025ko erregeen kabalgata gerturatzen ari zaigu eta kabalgata taldeko kideok laguntza eskatzera gatoz.

Antolaketa eta prestaketarako jendea behar dugu, bai egunean bertan laguntzeko eta baita aurreko prestaketa lanak egiteko ere.

Jende asko mugitzen duen ekitaldia da eta guzti hau aurrera eramateko oso jende gutxi gaude (3-4 pertsona) eta zaila egiten zaigu ekitaldia prestatu eta antolatzea. Zenbat eta jende gehiago egon gusturago eta hobeto egiten dira lanak. Animatu!!

Laguntzeko prest bazaude idatzi 665719534 zenbakira.

Zestoako kabalgata taldea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide