Albisteak

Trafikoa baretu eta sarbideak antolatzeko lanen baitan bi ohar kaleratu ditu Udalak

GI-631 errepidean trafikoa baretzeko eta herrirako sarbideak antolatzeko lanek aurrera jarraitzen dute. Gaurko egunean zehar Arteagan aldaketak izango dira, azken egun hauetan sartu irtenerako erabiltzen zen gasolindegi pareko sarrera itxiko da eta ErtxiƱondo aldekotik ibili beharko dute ibilgailuek.
Ipintza kalean ere eragingo dute lanek. Bihar, urriak 15, asteartea, goizeko 7:30etatik aurrera autobus geltoki pareko errepide ondoko aparkalekuetan ezingo da aparkatu. Bi edo hiru egun beharko dituzte gune horretako lanak amaitzeko, ondoren lehen bezala aparkatzeko aukera izango da.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide