Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zurbano Kalera doan espaloian hainbat konponketa egin behar dituzte, Autoeskola ondoan hain zuzen. Atzo hasi ziren lan hauek egiten eta ondorioz kale zati horretatik autoek ezingo dute pasa ostiralera arte. Garajetatik irteera beti bezala Gurutze aldera egin beharko da eta sartu ere leku beretik egin beharko da lanak amaitu bitartean. Gune horretako aparkalekuetara ere Gurutze aldetik sartu beharko da.