Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Errege Magoen etorrera izango da urtarrilaren 5ean, 18:30ean. Ekialdeko Erregeak eta pajeak Zestoara Akoatik jaitsita egingo dute sarrera, herriko kaleak magiaz eta emozioz betez.
Kabalgatak ibilbide berezia egingo du, Gisasola egoitzan geldialdi bat eginez. Bertan, Erregeek euren poza partekatuko dute egoiliarrekin. Ondoren, elizara joango dira eta haurrek beren gutunak pertsonalki eman ahal izango dizkiete.