Albisteak

Nerabeen parte-hartze prozesuko bilera egingo dute ostiralean, Alonderon

Zestoako Udalak martxan jarritako 12-16 urte bitarteko nerabeen parte-hartze prozesuak aurrera jarraitzen du. Udazkenean eskualdeko eskoletan egindako bileretan, nerabeek dinamika ezberdinen bidez euren proposamenak aurkeztu zituzten. Orain, prozesua bigarren fasera igaroko da, eta nerabeek izango dute proposamenak aurrera eramateko ardura nagusia.

Urtarrilaren 31n, 19:00etan, Alonderon egingo den bileran, nerabeei lehen fasean jasotako proposamenak aurkeztuko zaizkie. Bertan, Udalak proposamen horiek aztertu ditu eta euren bideragarritasuna nola ikusten duten azalduko die (egingarriak diren, noiz eta nola gauzatuko diren, etab.). Ondoren, nerabeekin batera, proposamenak nola garatu zehazteko hurrengo pausoak adostuko dira.

Prozesuaren helburua nerabeen parte-hartzea sustatzea da, euren herriarekin dituzten loturak sortu, sendotu eta indartzea, eta horrela, nerabeak herritar aktibo bihurtzea.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide