Familia ugariek Hiri Ondasunen gaineko Zergaren hobaria eska dezakete
Danbolin— 2025-01-29Astelehenetik aurrera, Zestoako familia ugariek Hiri Ondasunen gaineko Zergari dagokion hobaria eskatu ahal izango dute. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
• Eskabide-orria behar bezala beteta.
• Familia ugariaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana.
• Diru-sarreren egiaztagiria (2023ko errenta-aitorpena).
• Etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria.Eskabideak aurkezteko epea 2025eko otsailaren 3tik 28ra izango da eta bete beharreko ereduak, udalaren webgunean aurkitzen dira hurrengo estekan:
Zestoako Udala