Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aurten danbolinek 25 urte betetzen ditu, eta urteurren berezi hau ospatzeko prest gaude. Datozen egunetan, zuen etxeetan jasoko duzuen aldizkarian ikusiko duzue logoa aldatu dugula eta urte osoan zehar, logo berri hau erabiliko dugu 25. urteurrena ospatzeko.
Hori horrela, hainbat ekintza berezi antolatzen ari gara, baina horien berri aurrerago emango dugu. Norbaitek iradokizunen bat badu edo laguntzeko prest badago, eskuzabalik hartuko dugu bere laguntza.