Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo abiatu zen Euskal Pilota Egokituko XV. Gipuzkoako Txapelketa Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Jurdan Arakistainek arratsaldeko 16:00etan ekin zion lehiari, adimen urritasuneko teniseko paleta kategorian bi partida jokatuz. Lehenengoa 15-12 galdu zuen Joseba Altunaren aurka, eta bigarrena, berriz, 15-8 Iraitz Huegunen aurka. Nahiz eta bi partidak galdu, Jurdanek maila ona erakutsi zuen.