Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Larunbat honetan, otsailak 15, Urola Erdiko Gazte Asanbladen Topaketak egingo dituzte Zestoan. Goizeko 11:00etan hasita, “Faxismoaren aurrean gazte langileok zer?” hitzaldia egingo dute kiroldegiko aterpean. Ondoren, bazkaria izango da bertan eta jarraian, arratsaldeko 17:00etan Zestoa, Azpeitia eta Azkoitiako gazte asanbladen arteko olinpiadak egingo dituzte kiroldegiko frontoian. Arratsaldeko 19:00etan bafle poteoa egingo dute kaleetan zehar eta gaueko 21:30ean Habemus Papam, Ekintza eta Jipoituak.
Bazkari eta kontzertuetarako txartelak salgai daude dagoenekoz Koiote tabernan; bazkaritarako txartelak 12 euroko prezioa du, kontzertuetakoak 5 euro eta biak batera erosiz gero 15 euro. Azpeitian ere salgai daude Aginpe tabernan eta Azkoitian Dean tabernan.