Albisteak

Harriet Ugartek Urrezko Fasea jokatu du 16 urtez azpiko Euskal Selekzioarekin

Harriet Ugarte 16 urtez azpiko Euskal Selekzioarekin izan da Espainiako Autonomietako Selekzioen Txapelketako Urrezko Fasean. Lehiaketa hau pasa den ostiraletik igandera bitartean jokatu da Galizian, eta bertan Espainiako selekziorik onenak bildu dira.

Txapelketa ostiralean, goizeko 11:00etan, Madrilgo selekzioaren aurkako norgehiagokarekin hasi zen. Taldeek ez zuten golik sartzea lortu, 0-0 emaitzarekin amaituz. Bigarren egunean, euskal taldeak indartsu jarraitu zuen eta Balear Uharteen aurka jokatutako partiduan garaipena lortu zuten, 3-1 irabaziz. Azken jardunaldian, igandean, nahiz eta Harrietek gola sartuz taldeari lagundu, ezin izan zuten Valentziako Erkidegoaren aurkako partida irabazi. Azkenean 2-1 galdu zuten eta finalerdietarako sailkapenetik kanpo geratu ziren.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide