Albisteak

Larrazabalbideko ur hornidurako instalazio berriak eta Arroagoiko parkeak EREIN programako dirulaguntzak jasoko ditu Udalak

Erkisketabekoa baserriaren ondoan ur hornidurarako instalazio berria eraikitzeko proiektua 

Erkisketabekoa baserriaren ondoan kokaturik dagoen ur edukiontzi zaharra eraitsi eta ur hornidurako instalazio berria eraiki zuen Zestoako Udalak, 2024ko azaroan. Instalazio berriak Erkisketagoikoa, Erkisketabekoa, Larralizar, Larrazabalgoikoa eta Larrazabalbekoa baserriak hornitzen ditu.

​​EREIN programako 2023ko deialdira aurkeztu zen egitasmoa (104.657,62 € ko aurrekontua) eta honako dirulaguntzak onartu dizkiote Udalari: 41.863,05 € (Europar Batasuneko LGENF) eta 10.465,76 € (Eusko Jaurlaritza).

Jolas parke berria Arroagoian

Frontoiaren ondoan jolas parke berria exekutatu zuen Udalak, 2024ko udaberrian. Baliabideen kontsumoan aurrezkia eta efizientzia kontuan hartu dira, baita hondakinak gutxitzeko neurriak ere. Parkeko elementuetan plastiko berziklatua erabili da bai parkerako proposaturiko jolasetan, baita perimetroko itxituran ere.

Proiektua EREIN programako 2024ko deialdira aurkeztu zen (38.858,12 €ko aurrekontua) eta honako dirulaguntzak onartu dizkiote Udalari: 15.543,25 € (Europar Batasuneko LGENF) eta 3.885,81 € (Eusko Jaurlaritza).

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide