Albisteak
Herriko bi taxiekin Auzo Bus zerbitzua osatu egingo da
— 2025-02-11Aurreko legegintzaldian Auzo Bus zerbitzua jarri zuen martxan Udalak garraio publikoa auzoraino iristen ez den herritarrentzat. Legegintzaldi honetan auzotarrekin egindako hainbat batzarretan aipatu da gai hau eta ondorioz, Udalak zerbitzuak dituen hutsuneak osatzeko helburuarekin, Auzo Bus zerbitzua indartzea erabaki du herriko bi taxi gidarirekin elkarlanean.
Zerbitzua martxan dago dagoenekoz eta Zestoan erroldatuta dauden herritarrek erabili ahal izango dute. Taxia herrigunetik aterako da eta hiru ordutegi izango dira aukeran; goizeko 11:00etako eta 14:00etako bidaiak egiteko, aurreko eguneko 22:00ak baino lehen jakinarazi beharko dio erabiltzaileak taxi gidariari nora eta zein ordutan joan nahi duen erabiltzaileak, 19:00etako bidaia egiteko, berriz, egun bereko 14:00ak baino lehen jakinarazita nahikoa izango da. Taxiak, Auzo Busak egiten duen ibilbide berdina egingo du, hau da, Zestoako herrigunetik atera eta auzoetako herriguneetara izango da bidaia, eta Auzo Busak bezala, astelehenetik ostiralera bitartean eskainiko du zerbitzua.
Erabiltzaileek eskaera udaletxeko harreran egin beharko dute, eta ondoren, bidaia bakoitza taxi-gidariarekin lotu beharko dute telefonoz (603 394 729 / 670 431 906) . Bestalde, zerbitzua ez da doakoa izango, bidaia bakoitzeko bi euro ordaindu beharko dira.
Auzo Busaren ordutegia:
08:30 – 08:45: Zestoa – Aizarna
08:45 – 09:00: Aizarna – Zestoa
09:00 – 9:10: Zestoa – Arroagoia
09:10 – 9:20: Arroagoia – Zestoa
16:30 – 16:45: Zestoa – Aizarna
16:45 – 17:00: Aizarna – Zestoa
17:00 – 17:10: Zestoa – Arroagoia
17:10 – 17:20: Arroagoioa – Zestoa
Taxiaren ordutegia:
11:00: Zestoa – auzoak
14:00: Zestoa – auzoak
19:00: Zestoa – auzoak
Egin zaitez bazkide