Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Agian jakingo duzuen moduan, Iraetako elkarte gastronomiko edo sozidade gaineko lokalari txukundu bat eman eta erabilera anitzeko auzo lokal berria dugu auzoan, besteak beste, neguko egun hotzetan haurren txoko bezala erabiliko dena. Lehen genituen jostailuak zaharkitu, apurtu eta hondatu egin zaizkigunez, zuri irakurle, zera esan nahi genizuke: etxean botatzeko jostailu, ipuin edo haur altzaririk izango bazenute, guk gustu handiz jasoko genituzkeela. Kasu horretan, idatz iezaguzue gure helbide elektronikora (iraetadenonartean@gmail.com) eta eman iezaiozue traba eginez dituzuen objektu horiei bigarren bizitza bat gure auzoko gaztetxoen aisia alaituz.
Iraetako haurren gurasoak