Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Herriko sarrera-irteeren aldaketak direla eta, Enekosauztegi kalean asfaltatze lanak egin dituzte aste honetan zehar. Udalaren aurreikuspenen arabera, hurrengo astean Arozena pareko obrak hasiko dira.
Horren ondorioz, Enekosauzteti kaletik sartu behar izango da herrigunera.
Bestalde, Ertxiñondoko bidea eta Arozena pareko bidea ibilgailuen irteerarako soilik erabiliko dira. Salbuespen gisa, Ertxiñondoko bidea sarrera moduan erabili ahal izango da Ipintza kalera, hau da, kiroldegi atzera joan nahi dutenentzat. Toribio Altzaga kalean ez da aldaketarik izango, ibilgailuek sartu eta atera ahal izango dute.