Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zartaginak, mailuak eta bestelako musika tresnak astinduz kalera irten ziren atzo arratsaldean Ertxiña musika eskolako kaldereroak, Itxaropena dantza taldekoekin batera. Urteroko legez, Ostegun Gizenarekin batera, inauterien hasiera iragarriz irten ziren eta kaleetatik nahiz bi egoitzetatik pasa ziren festa giroa jarriz.
Kaldereroen kalejira izan da aurten ere festen iragarlea, eta gaur arratsaldean mozorroen txanda iritsiko da.
Jarraian dituzue gaurko eta biharko egitarauak:
Gaur, ostirala:
18:00. Haurren mozorro festa udaletxeko arkupeetan eta txaranga kaleetan zehar, Ekain guraso elkarteak antolatuta.
Bihar, martxoak 1, larunbata:
12:30-14:00. Zestoako Batukada eta Ertxiña musika eskolako haurren kalejira.
17:30. Umeen desfilerako izen ematea, udaletxeko arkupeetan.
18:00. Umeeen mozorro desfilea udaletxeko arkupeetan, Gaztelekuak antolatuta.
19:00-21:00. Ustekabe txaranga kaleetan zehar.
21:00. Helduen desfilea Erdikalean.
22:30-00:30. Ustekabe txaranga kaleetan zehar.