Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gazte Asanbladak antolatuta, martxoaren azken asteetan hainbat ekintza izan dira Gaztetxean. Atzo, igandea, “Infiltrats” dokumentala proiektatu zuten, Katalunian mugimendu sozialetan izandako poliziaren infiltrazio kasuak aztertzen dituen lana.
Martxoaren 28rako, ostirala, beste ekitaldi bat antolatu dute: zerbeza kata itsua. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta parte-hartzaileek garagardo ezberdinak dastatzeko eta haien zaporeak asmatzeko aukera izango dute.
Jarraian, apirilaren 12an, larunbata, egitaraua borobiltzeko, Bertsio Gau ospatuko dute. Bertan, lagun-talde ezberdinek musika talde ospetsuen abestiak bertsionatuko dituzte.

Argazkiak: Gazte Asanblada