Albisteak
Ahozkotasun tailerraren bigarren saioa egingo dute bihar
— 2025-03-28Martxoaren 15ean, larunbatez, Hitzetik Loratu egitasmoaren barruan ahozkotasuna lantzeko lehen tailerra egin zuten Liburutegian eta saioan 10 lagun inguru bildu ziren.
Tailer hau Amaia Elizagoien “Ameli” bertsolari eta ipuin kontalariak gidatzen du. Saioetan, ipuinak kontatzeko teknikak, entzulearen arreta geureganatzeko trikimailuak eta, oro har, ahozkotasuna lantzeko tresnak lantzen dabiltza. Helburua ahozko espresioa hobetzea da, kontakizunen bidez norberaren istorioak partekatzeko gaitasuna garatuz.
Bihar, larunbatean, jarraituko dute bigarren saioarekin, goizeko 10:00etatik 12:30era, berriz ere Liburutegian.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide