Albisteak

Aurtengo aurreneko Furgobaratza saioa egin da Iraetan

Kimubatek eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatutako aurreneko Furgobaratza saioa egin zen atzo, asteazkena, Iraetako baratze parkean. Lehen saio honetan tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontutan eduki beharrekoak azaldu ziren, hala nola, landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak… Tomateez gain beste zenbait landareri eragiten dioten gaixotasun eta izurriteei buruz ere aritu zen Kimubateko kidea.

Gainontzeko bi saioak ekainaren 4an eta irailaren 18an izango dira. Aurrenekoan gaixotasun eta izurriei buruzko tailerra izango da eta bigarrenean neguko baratza izango dute hizpide.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide