Albisteak

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako itzulerako partidak jokatuko dituzte bihar, ostirala, Lazkaon

Pasa den hilaren 2an Zestoako pilotariek hasiera eman zioten Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari, eskuzko modalitatean. Aurtengoan, hiru mailatan lehiatzen ari dira: kadete, jubenil eta nagusien mailan.

Lehenengo partidetan Lazkaoren aurka aritu ziren, eta zestoarrek hiru partidatatik bi irabazi zituzten. Kadete mailan, Urrestila eta Zabala 22-6ko emaitzarekin gailendu ziren. Jubenilen mailan, Azkue eta Uriak ez zieten aukerarik eman aurkariei, eta 22-1 irabazi zuten. Nagusien mailan, aldiz, Odriozola eta Alonsok osatutako bikoteak ez zuen zorterik izan, eta 22-11 galdu zuten.

Kanporaketaren itzulerako partidak bihar, ostiralez, izango dira, Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegian. Arratsaldeko 19:15ean hasiko da jardunaldia kadeteen partiduarekin; ondoren, jubenilek jokatuko dute, eta azkenik, nagusien norgehiagoka izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide