Albisteak

Kiroldegiko beheko kantxaren erabilerari eragingo dioten aldaketak iragarri ditu Udalak

Udalak Kiroldegiko beheko kantxaren erabilerarako araudi berria ezarri du. Honek, batez ere, haur eta nerabeen aisialdiari eragingo dio. Orain arte, adin-tarte ezberdinetako haur eta gazteek espazio hori libreki erabiltzeko aukera dute eta kantxaren erabilera “nabarmena” dela dio Udalak.

Bestalde, “adin-tarte ezberdinetako haurrak elkartzean nagusienak gailentzen dira espazioan” eta “gazteenak sarri jolastu gabe geratzen dira” nabarmendu du. Horrenbestez, “egoera erregulatzeko eta guztiek espazioaz gozatzeko aukera izan dezaten”, astearte, ostegun eta larunbatetan kantxaren erabileran lehentasunak jartzeko erabakia hartu du Udalak.

Beheko taulan jasotzen da ordutegiaren banaketa: berdez markatutako orduetan haurrek espazioa libreki erabil dezakete, eta ordutegia zehaztu den horietan izango dute adin-tarte ezberdinetakoek lehentasuna.

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, herritarrek Jarduera Fisiko eta Kirol sailarekin harremanetan jarri ahal izango dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide