Albisteak

Galdutako txakurren bat aurkituz gero, jarraitu beharreko pausoak zein diren jakinarazi ditu Udalak

Galdutako txakur bat aurkituz gero, herritarrek jarraitu beharreko pausoak zein diren azaldu ditu Udalak.

Lehen urratsa, Udaltzainarekin harremanetan jartzea izango litzateke, 656784867 telefonora deituta. Udaltzaina astelehenetik ostiralera 07:30etik 20:00etara eta larunbatetan 08:00etatik 13:00etara egon ohi da.

Ordutegi horretatik kanpo txakurra aurkitu duenak 112 telefonora deitu beharko luke. Abisuak Ertzaintzara bideratuko dira. Galdutako txakurrak Azpeitiko Gorriye Txakur Egoitzak jasotzen ditu. Bertan 30 egunez egoten dira, adoptatuak izateko edo jabea azaldu bitartean.

Udalaren esanetan garrantzitsua da txakurrek txipa jarrita izatea, galduz gero jabearekin harremanetan jartzeko eta, gainera, ohartarazi du txakur arriskutsuek baimena eskatu behar dutela udaletxean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide