Albisteak

Ezpalak taldea Kolonbian izan da “Gatza” diskoaren biraren baitan

Ezpalak taldeak 2024ko azaroan argitaratu zuen Gatza, beraien laugarren diskoa. Azken hilabeteotan, musika-hedabide espezializatuek urteko uztaren disko onenen artean kokatu dute, eta taldeak aurrerapauso handia eman du berriki: pasa den astean, BIME Bogotá jaialdian izan dira. Zestoarrak maiatzaren 6an aritu ziren Kolonbiako hiriburuan ospatzen den jaialdian, eta gainera, bigarren kontzertu bat ere eskaini zuten Bogotako “Punk Rock Palazioan”.

Gatza diskoaren bira

Talde zestoarrak bira luzea prestatu du disko berriaren aurkezpenerako. Apirilean hasi zuten bira, eta maiatzean zehar hainbat kontzertu eman dituzte jada eta bide horretatik jarraituko dute aurrerantzean. Atzo, hilaren 11n, hain zuzen ere, Senpereko Herri Urrats jaialdian aritu ziren. Datozen asteetan, Gasteiz eta Bartzelona bezalako hirietan joko dute, baita Iruña Rock eta Bergarako Ekinez Jaialdian ere.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide