Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Gaztetxetik eta Defentsa Komunitatetik Erresistentzia Jaialdia antolatu dute larunbaterako, hilaren 17rako, eta dagoeneko dena prest dute egun handirako.
Jaialdia arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta herriko plazan izango da. Guztira, 9 musika talde ezagun arituko dira zuzenean: Kaparrak, La Txama, J Martina, Hazas & Jagoba, Malakias MX3, Mutiko eta Eire. Gainera, herriko artistek ere hartuko dute parte: Rodeo eta Ke Lepo, Felix Buffekin elkarlanean. Gunea arratsaldeko 17:00etan irikiko da eta gaueko 4:30ak arte egongo da zabalik. Gauean zehar afaltzeko eskeintza ere izango da gunean bertan.
Antolatzaileen hitzetan jaialdiaren bitartez ateratzen duten diru guztia, “aurtengo ikasturtean Euskal Herriko langile kontrolpeko espazioek izandako kolpe errepresiboei erantzuteko izango da”. Uste dute aurtengo ikasturtean bereziki Gaztetxeak izan direla jopuntuan egon direnak, Zestoako gaztetxearen borrokak utzitako kostuekin ireki zen, hain zuzen ere, kurtsoa.
Sarrerak oraindik eskuragarri daude herriko Mollergi tabernan eta Azpeitiko Haginpe tabernan, 18 eurotan. Online erosteko aukera ere badago, esteka honen bidez; kasu horretan sarrerek 19 euro balio dute.