Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako pilotariek atzo jokatu zituzten Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final-zortzirenetako joaneko partidak, Andoaingo taldearen aurka. Kanporaketa 2-1 irabazi zuten, hiru partidetatik bi eskuratuta.
Kadete mailan, Urrestilla eta Zabalak partida bikaina egin zuten eta 3-22ko garaipen argia lortu zuten. Jubeniletan, ordea, Azkue eta Uriak ez zuten zorterik izan eta 22-6 galdu zuten. Nagusien mailan, Sasiain eta Odriozolak lehia estua izan zuten, baina azkenean 18-22 nagusitu ziren.
Final-zortzirenetako itzulerako partidak maiatzaren 24an, larunbata, jokatuko dira kiroldegiko pilotalekuan.