Albisteak

[ARGAZKIAK] Umeen txanda izan zen atzo arratsaldean Arroabean

Ostegunean hasi eta gaur, larunbatarekin, amaituko dira San Isidroko jaiak Arroabean. Atzo arratsaldean umeek izan zuten protagonismoa: Potx pailazoaren ikuskizunarekin eman zioten hasiera egunari. Jendetza bildu zen pilotalekuan, eta haur zein helduek parte hartu zuten saioan, giro bikaina sortuz.

Ikuskizunaren ondoren, haurrentzako bingoarekin eta buruhaundiekin jarraitu zuen festak. Gaua, berriz, Ederki elkartean egindako afariarekin borobildu zuten.

Gaur, larunbata, ospatuko da jaien azken eguna. Arratsaldeko 16:00etan mus txapelketa jokatuko da; izen-ematea 15:30ean zabalduko da elkartean bertan, eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide