Trantsizio ekosozialari buruzko herri batzarra
— 2025-05-17Kaixo, lagun!
Lanean jarraitzen dugu eta abenduaren 14ko herri batzarrean aipatu genuen bezala, batzar monografikoei heldu nahi diegu zuekin batera. TRANTSIZIO EKOSOZIALA izango da lehenengo gaia. Gai mamitsua, zalantzarik gabe, baina lehen lerrora ekarri eta Zestoan, honi begira, ze norabidetan ari garen, nora jo nahi dugun, proposatzen diren bideak zein diren eta abarrak partekatu nahi ditugu zuekin, galderak eta ekarpenak jasotzearekin batera.
MAIATZAREN 22an izango da batzarra, 18:30ean ALONDERON. Iñaki Odriozola Larrañaga eta Aitor Ossa Rissanen, sozioekonomia eta trantsizio ekologiko gaietan zinegotzi lanak egiten ari direnek emango dizkigute azalpenak.
Honakoa da gai-ordena:
– Sarrera eta testuinguruan kokatzea.
– Trantsizio ekosoziala: Zestoan zertan ari gara?
– Bizigintza: eraldaketa ekosozialerako euskal bidea
– Galderak eta ekarpenak
Bertan ikusiko garelakoan!
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide