Albisteak

Zestoako Altxa Burua taldea sortu dute hainbat gurasok

Martxotik maiatzera bitartean, pantailen erabilerari buruzko hitzaldi zikloa izan da Zestoan. Saio hauetan parte hartu duten hainbat gurasok interesa agertu dute herrian Altxa Burua taldea osatzeko eta halaxe elkartu ziren atzo, ostegun arratsaldez, Gaztelekuan hori helburu hartuta.

Altxa Burua teknologiaren erabilera egokia sustatu nahi duten guraso taldeek osatutako sarea da eta lau helburu nagusi ditu; batetik, seme-alabei Interneterako sarbidea duten gailuak ematea ahalik eta gehien atzeratzea eta bestetik, eskolak mugikor gabeko arnasgune bihurtzea eta era berean, hezkuntzaren digitalizazio osasuntsu, libre eta ebidentzietan oinarritu baten alde egitea proposatzen dute. Azkenik, helduak zein seme-alabak erabilera egokian trebatzea bilatzen dute, familian eredu izan eta kontzientzia saretzeko.

Momentuz Telegram talde bat sortu dute hainbat gurasok eta aurreneko hitzordua ere finkatu dute, ekainaren 9an elkartuko dira berriz, arratsaldeko 19:00etan, gaztelekuan. Epe labur eta luzera begirako helburuak zehazten hastea da asmoa.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide