Albisteak

[25 URTE DANBOLIN] Zuekin beste hogeita bost ere bai!

Zoragarria izan zen atzokoa. Danbolinek antolatutako beste ekintza bati herritarrek horrela erantzuten diotela ikusteak beste 25 urtez jarraitzeko indarra ematen digu. Ezin eskertuago gaude bertaratuek mahaiak jarri, Bingoan jolastu eta dena jasotzeko izan zuten prestutasunagatik. Magia egin zenuten minutu gutxitan! Eta nola ez eskertu aurrez antolakuntzan lagundu diguzuenoi eta egunean bertan jatekoa prestatzen eta zerbitzatzen egon zinetenoi!

Zuekin bai!

Segi hor!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide