Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ekain kobazuloa aurkitu zela 56 urte beteko dira igande honetan, ekainaren 8an. Antxieta elkarteko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek egindako aurkikuntza ospatzeko, programa berezia aurkeztu du Ekainberrik.
Igandean egingo diren bisita gidatu guztietan, bisitariei aurkikuntzaren inguruko azalpenak emango zaizkie, eta hormetako margolanen garrantzia ere azalduko da. Horrez gain, bi bisita berezi antolatu dira: lehena 12:00etan izango da, euskaraz, eta bigarrena 16:00etan, gazteleraz. Bisita hauetan zehar, erreplikako argiak itzaliko dira, eta bisitariek kasko eta argi propioarekin ikusiko dituzte hormetako margolanak.