Sañu Bizirikek zentral eolikoa eraiki nahi duten inguruetan markak azaldu direla salatu du
Danbolin— 2025-06-13Sañu Bizirik taldeak azken asteetan Statkraft multinazionalak Piapse zentral eolikoa eraikitzeko asmoa duen inguruetan marka berriak agertu direla salatu du. Zestoako lurretan kokatutako lursail batean daude aztarna hauek, Munomendi inguruan. Sañukoak informatzen ibili dira eta 100 metroko haize neurgailua jartzeko kokapena litzatekeela uste dute. Gainera, “haize neurgailu hori urtebetez gutxienez haizearen inguruko datuak biltzen eduki behar du enpresak, zentrala ezarri aurretik” nabarmendu dute.

Beraien ustetan, enpresak bere makineria martxan jarrita du eta proiektu honetan dirua inbertitzen jarraitzen du, “zenbaitek zabaldu nahi duten iritziaren kontra”. Hau proiektua aurrera ateratzeko asmoa izaten jarraitzen dutelako dela ohartarazi dute. Sañu Bizirik taldeak, ordea, “gure mendiak eta landa lurrak defendatzen eta herritarrak informatzen” jarraituko duela berretsi du.
fdvdv
“Statkraft ez dago geldirik”
cswc
Sañuko gainetan zentral industrial eoliko baten zurrumurruak entzuten hasi zirenetik hiru urte beteko direla gogorarazi dute eta “momentu hauetan ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren erantzuna jaso zain” daudela. “Proiektuaren tramitazioa bere lehen mugarrira iristeko dago” eta koska hori gainditzea derrigorrezkoa dela jakinarazi dute proiektuak aurrera segiko balu. “Sañuko zelaietan bost haize-errota jartzeko plana ez dago bertan behera utzia” ohartarazi du taldeak.

Beraien ustetan, “herritar askoren ustea da proiektua geldituta dagoela, jada ez dagoela estutzen ibili beharrik” kritikatu dute. Sentipen hori nahita eragindako irudipen baten ondorio da Sañu Biziriken aburuz, eta “herritarrak ezjakinean eta isilik mantentzeko, Statkraft multinazionalaren atzaparrak Sañu mehatxatzen jarraitzen duten bitartean” ohartarazi dute.
dcv
xc x
Hona hemen Sañu Bizirikek bidalitako bideoa: