Albisteak

Liburutegiak ordutegi berezia izango du udan

Uda ate-joka dugu eta Udalak liburutegiko ordutegian aldaketak izango direla iragarri du hurrengo bi hilabeteetan. Ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitartean, goizez ohiko ordutegia izango da, 9:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:30etik 18:30era. Uztailaren 21etik 30era, berriz, liburutegia arratsaldez itxita egongo da, eta goizez 9:00etatik 15:00etara izango da zabalik. Azkenik, uztailaren 31tik abuztuaren 31ra arte, liburutegia itxita egongo da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide