Albisteak
Arroabeko Udaberriko V. Argazki Rallyak baditu irabazleak
— 2025-06-19Ezkaizto Auzo Elkarteak atzo, asteazkenez, jakinarazi zituen maiatzaren 5ean egin zen Arroabeko Udaberriko V. Argazki Rallyko irabazleak. 16 urtetik beherakoen kategorian, Nahia Doñelfa izan da irabazlea, eta 16 urtetik gorakoen artean, berriz, Maider Cachón nagusitu da.
16 urte azpikoen kategorian, bigarren saria Irati Iribarrentzat izan da, eta hirugarrena Markel Gallegorentzat. 16 urtetik gorakoen sailean, berriz, Sonia Álvarez sailkatu da bigarren postuan, eta Josune Larrañaga hirugarrenean.
Sailkapen nagusiaz gain, argazki dibertigarrienaren eta artistikoenaren sariak ere banatu dira: Nara Merinok jaso du dibertigarrienaren saria, eta Maider Cachónek artistikoenaren saria, horrela bi sari bereganatuz.
Epaimahaiak erabakitako sariez gain, Udaberriko Argazki Rallyan herritarren botoz erabakitzen diren sariak ere banatzen dira. Aurten, bi aldeek bat egin dute erabakian: bai epaimahaikideek, bai herritarrek Nahia Doñelfa eta Maider Cachón hautatu dituzte saritu nagusitzat, hain zuzen.
Datorren ekainaren 27an, ostiralez, izango da aurtengo Udaberriko Argazki Rallyko sari banaketa. Eskola Zaharrean izango da, 19:00etan.
Hona hemen argazki irabazleak:

Argazkia: Nahia Doñelfa. 16 urtetik beherakoen irabazlea.

Argazkia: Irati Iribar. 16 urtetik beherakoen bigarren postua.

Argazkia: Markel Gallego. 16 urtetik beherakoen hirugarren postua.

Argazkia: Maider Cachón. 16 urtetik gorakoen irabazlea

Argazkia: Sonia Álvarez. 16 urtetik gorakoen bigarren postua.

Argazkia: Josune Larrañaga. 16 urtetik gorakoen hirugarren postua.
Egin zaitez bazkide