Albisteak
Zestoa Futbol Taldea kadete nesken taldea osatzeko jokalari bila dabil
— 2025-06-18Azken denboraldia atzean utzita, Zestoa Futbol Taldeko zuzendaritza 2025/26 denboraldirako prestaketa lanetan murgilduta dabil. Horren harira, kadete nesken taldea osatzeko jokalari bila dabilela jakinarazi dute.
2009 eta 2011 artean jaiotako nesken bila ari dira, eta zuzendaritzako kideek adierazi dutenez, futbolean jokatzeko gogoa duen oro “beso zabalik” hartuko dute.
Interesa dutenek, QR kode honen bidez formularioa bete dezakete.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide