Festa giroan amaituko dugu ikasturtea

Gainean dugu ikasturte-amaiera, eta hori ospatzeko asmoa dugu aurten ere. Hortaz, ostiralean, arratsaldean  eskoba eta “pin pon” txapelketen finalerdiak eta finalak jokatuko ditugu. Ondoren, 19:00ak aldera Erdikale barrenetik hasita, triki-bertso-poteoa egingo dugu Ane Urbieta eta Nerea Lopetegi trikitilariek eta Aitor Salegi eta Danel Olano bertsolariek girotuta. Azkenik, berriz, ikasle eta irakasleok afari baten bueltan itxiko dugu ikasturtea.

Zestoar guztiok gonbidatuta zaudete triki-bertso-poteora!

Bestetik, gogoan izan datorren ikasturterako aurrematrikula egiteko epea oraindik zabalik dagoela, ekainaren 30era arte. Beraz, euskara ikasteko edo hobetzeko interesa duenak 670 420 048 telefonora deitu edo zestoa@aek.eus helbidera idatz dezake, edota Kultur Etxean dugun bulegora hurbildu. Maila guztietako eskolak ditugu, euskara hutsetik ikasten hastekoak nahiz euskara mailak egiaztatzekoak, C2 mailara arte.

Zestoako AEK euskaltegia




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide